Elikagai bankuak 32.000 herritarri ematen die jatekoa

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 08:37

200 entitateren bidez iristen da herritarrengana janaria. 

32.000 laguni ematen die jatekoa Nafarroako elikagaien bankuak, populazioaren %5,3ri. 200 entitateren bidez iristen da otorduak egiteko zailtasunak dituzten herritarrengana. Kanpaina bat jarri dute abian. Ikastetxeetako ikasleak izanen dira elikagaien bankuaren bulegoan. Egunerokoan zaborretara botatzen den elikagaien inguruan hausnartzeko baliatuko dute bisita. Heldu den hilean 11 ikastetxetako ikasleak izanen dituzte. Elikagaien bankuan voluntario ari diren 180 kideak ere ezagutuko dituzte haur eta gazteek. Iruñerriko Mankomunitateak eta Mancoeduca egitasmoak jarri dute martxan ekimen hori.

2015eko datuak

34.904 lagun artatu zituen iaz elikagaien bankuak. Guztira, 4.298.653 kilo janari banatu zituzten, pertsona bakoitzeko 117,3 kilo. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!