Mobilizaziora deitu dute Altsasun "muntaia poliziala" salatzeko

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 08:02
Argazkia: Manifestazioa iragartzeko Altsasuko herritarrek eskainitako prentsaurrekoa. / Ahotsa.info

> Larunbatean aterako dira kalera, 13:00etan, "polizia muntaia berria" gaitzesteko. > Altsasuko Eledunen Batzarrak erasoa kondenatu, eta larrituta azaldu da, "Guardia Zibilaren presentzia ugaria" dela eta.

Guardia Zibilaren presentzia "ugariak" "bizikidetza giroa" sortzen laguntzen ez duela esan du Altsasuko Eledunen Batzarrak, eta, aldi berean, gaitzetsi egin ditu larunbatean gertaturiko liskarrak.

Bestalde, prentsaurrekoa eskaini duten hainbat bizilagunek mobilizazioara deitu dute: larunbatean aterako dira kalera, 13:00etan. Gertatutakoa "probokazio saio bat" izan zen; eta, gainera, "hainbat goi karguk emandako bertsio ofiziala gezurra da".

"Itogarria". Halakoxea da Guardia Zibilaren presentzia Altsasun. Halaber, bi gazteak aska ditzaten eskatu dute, bai eta herria "bakean" uzteko ere.

Eskuina, feminismoa instrumentalizatzen

Guardia Zibilen bikotekideei eraso egin zietela zabaldu du bertsio ofizialak: horren aurrean, herritarrek esan dute hilabeteak daramatzatela "eraso sexisten kontra lanean", eta halako "gai serio batekin beren interesen mesederako" jardutea leporatu diote eskuinari, hori "oso zikina" dela esatearekin batera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!