Nafarroan 383 langabe gehiago irailean

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 4a, 12:07

Hala, erregistraturiko langabe kopurua 39.282koa da, Espainiako Enplegu Ministerioak karrikaraturiko datuen arabera.

Foru erkidegoan erregistraturiko langabe horietatik 22.536 emakumezkoak dira, eta 16.746 gizonezkoak.

Sektoreka, enpleguak behera egin zuen industrian (30 langabe gutxiago), eraikuntzan (13) eta nekazaritzan (2). Aldiz, gora egin zuen zerbitzuetan (387 langabe gehiago) eta aurreko lanik gabekoen artean (4 gehiago).

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparrak nabarmendu duenez, “irailak azken hilabeteotako joera ona apurtu du”. Nolanahi ere, “hilabetea oso ona izan da enplegua sortzeari dagokionez, 1.240 lagun gehiago ari baitira Segurantza Sozialean kotizatzen”.

2015ean langabeziak behera egin zuen irailean, %1,25. Berriz, 2014an zertxobait egin zuen gora, %0.01.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!