Lan istripuan hil da gizonezko bat Lesakan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 29a, 08:23
Lesakako enpresan lan istripua izan zen atzo. Gizonezko bat hil zen horren ondorioz. Arg: @policiaforal

> 64 urte zituen eta amilduta hil zen atzo lan ezbehar baten ondorioz.
> Buruko traumatismo larriak eta hezur hausturak eragin zizkion kolpeak gizonari. 
> Zalain Transformados enpresako langilea zen.

Nafarroako larrialdi zerbitzuek eguerdiko hamabiak zirela jaso zuten deia. Zalain Transformados enpresan lan istripua izan zen, Ezbeharraren ondorioz Agustin Portu Etxebide 64 urteko gizonezkoa hil egin zen. Amilduta zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz: buruko traumatismo larriak eta hezur hausturak eragin zizkion erorketak. Lankide batek topatu zuen, hilik. 

Berehala gerturatu ziren larrialdi zerbitzuetakoak sorospena egitera, baina, ezin izan zuten deus egin langilearen bizitza salbatzeko. Foruzaingoa ari da gertatutakoa ikertzen. Lehen hipotesien arabera, apalategi batzuetan igota ari zen lanean gizona, hodiekin. Lekuko zuzenik ez dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!