Nafarroatik, EAEko hauteskundeei so

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 13:47

> Castiella (Geroa Bai): "Nafarroatik begiratuta, hobe litzateke EAJk EH Bildurekin lotzea akordioa".
> Ruiz (EH Bildu): "EAJk badu aukera subiranotasunean eta alor sozialean aurrera egiteko, PSE bazterrean utzita".
> Aznarez (Ahal Dugu): "Gure emaitzak ez dira hain gaizki egon. Ezin dira ekaineko eta oraingo bozak alderatu".
> Ezoelaza (IE): "Elkarrekin Podemosek ez ditu helburuak bete. Arazoa ez da hautagaia, arazoa politikoa da".

Euskalerria Irratiko parlamentarien solasaldian Hego Euskal Herriko beste erkidegoko hauteskundeei erreparatu diegu gaur.

EH Bilduko Bakartxo Ruizek EAJ zoriondu du emaitzengatik, eta jarraian balizko gobernu akordioei buruz jardun du: “Emaitza hauen ondotik, orain benetan aukera du subiranotasunaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik aurrera egiteko, PSE alde batera utzita”.

Geroa Baiko Jokin Castiella busti egin da balizko akordioez aritzeko tenorean: “Nafarroatik ikusita, nahiago nuke akordioa EH Bildurekin egitea, Nafarroan egin den bezala. Baina bistan da bestelako faktoreek eraginen dutela horretan”.

Podemos Ahal Duguko Ainhoa Aznarezek barrura begira egin du analisia: “Elkarrekin Podemosen emaitzak ez dira hain gaizki atera. Ezin dira ekaineko hauteskundeak eta oraingoak parekatu. Baztuk estatu mailakoak dira eta betse batzuk hemengoak. Eta hemen alderdia sendotu behar da, errotu behar da”.

Izquierda-Ezkerrako Joseba Ezeolazaren aburuz, aldiz, Elkarrekin Podemosen emaitzak ez dira horren onak izan: “Ni batasun politiko honen defendatzaile sutsua naiz. Baina hauteskunde hauetan hiru helburu zeuden: Eusko Jaurlaritzan aldaketa izatea, EH Bilduri Irabaztea, eta PSEri irabaztea. Eta bakarra bete dugu. Pili Zabala oso hautagai ona zen. Beraz, politrikaren arazoa da, ez hautagaiarena”.

EH Bilduren emaitze, Ruizek azpimarratu du koalizioaren berritze prozesua indarturik atera dela. “Aintzat hartu behar zen nondik abiatzen ginen, ekaineko hauteskundeetatik. Botoak eta ilusioa berreskuratu ditugu”.

Euskalerria Irratiko parlamentarien solasaldian Hego Euskal Herriko beste erkidegoko hauteskundeei erreparatu diegu gaur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!