Aurtengo apirilean, Nafarroako suhiltzaile talde bat Greziara joaten hasi zen. Ekialdeko lurraldeetatik, bereziki Siriatik zetozen errefuxiatuak laguntzea haien xede nagusia. Janaria banatzen, egurra biltzen eta azpiegiturak antolatzen ibili dira. Hamabost eguneko txandak egin dituzte. Azken hilabeteotan, Nafarroatik beste hainbat boluntario abiatu dira talde honetan aritzera. Xabi Ziriza eta Santi Gonzalez suhiltzaileak eta Bego Cestau eta Saioa Cuenca boluntarioak bildu ditugu gaiaz solasteko.