Abenduaren 17an izanen da Hatortxu Rock jaialdia

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 08:45
Argazkia; Iazko Hatortxu Rock jaialdiko irudia. / hatortxurock.eus

Euskal preso eta iheslarien aldeko data iragarri berri dute antolatzaileek, eta laster jakinaraziko dituzte taldeen izenak.

"Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoerak ez du hobera egin, eta 19, aldiz Hatortxu Rock antolatzea ezinbesteko suertatu da". Irmo mintzatu dira antolatzaileak, eta aldaketa bat iragarri dute: "Badugu data, abenduak 17. Aurten ere Atarrabiako Entrecementerios gunean elkartuko gara, baina data zerbait aurreratua dator. Gabonetako daten zailtasuna dela-eta, abenduaren 17an ikusiko dugu elkar Hatortxu Rock 19n".

Aurrerago iragarriko dituzte oholtzara igoko diren taldeen izenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!