Poliziak ETAren aldeko pintaketei buruzko txostena eman dio Fiskaltzari

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 27a, 14:01

Margoketak asteburuan azaldu ziren, Iruñeko Alde Zaharrean. Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak errekerimendua bidali dio Udalari, ahalik eta lasterren ezaba ditzan.

Asteburuan, ETAren aldeko hainbat pintaketa azaldu dira Iruñeko Alde Zaharrean. Espainiako Polizia Nazionalak horien inguruko txostena helarazi dio Fiskaltzari, horien egileek terrorismoa goretsi dutelakoan.

Bestalde, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak errekerimendua helarazi dio Iruñeko Udalari, margoketak ahalik eta lasterren ezaba ditzan.

Iruñeko Udaleko Eledunen Batzarrak margoketon aurkako adierazpena onartu zuen atzo.

Asteburuan azaldurik pintaketotan, ETAren anagrama ikus daiteke (aizkora eta sugea), “Gora ETA” testuarekin batera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!