Gobernuaren egoitzatik ereinotz koroa kentzeko lanak abian dira

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 08:17
Ereinotz koroa kentzen hasi dira. Arg: @josemigaston

Laureada kentzeko ardura duen enpresa ez azaltzeak atzerapena eragin du baina atzo bertan ekin zieten lanei. 

Joan den ekainaren 29an Gobernuak hartutako erabaki baten emaitza da ereinotz koroa kentzeko asmoarena. Nafarroako Gobernuaren egoitzan dago laureada. Eskultura bati atxikita dago ereinotz koroa eta hortaz, obrari ahalik eta kalterik txikiena sortzeko lehenik, aztertu eginen dute nola egin behar den laureada kentzeko lana. 

Laureadaren Gurutze hori 1937an jarri zuten Francisco Franco diktadorearen aginduz. 1936ko eta Guerra Zibilean kolpe militarra babestu zutenak goratzeko modua izan zen hori. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!