1936tik geroztik hildakoak identifikatzeko DNA bankua sortuko du Nafarroak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 23a, 13:36
Argazkia: Frankismo garaiko hobi komun baten irekiera.

Desagerrarazitakoen senideei eskatuko dizkiete DNA frogak, alderatu ahal izateko. Memoria historikoa berreskuratzeko egindako beste urrats bat da honakoa.

1936ko kolpeaz geroztik hil eta hobietan sartu zituzten horiek zeintzuk diren jakitea. Hori da Nafarroako Gobernuaren asmoa; horretarako, DNA bankua sortuko du: desagarrarazitakoen ahaideei DNA frogak eskatu eta hobitik ateratakoen gorpuzkiekin alderatuko ditu.

Memoria historiakoaren defentsan, hobi asko irekitzen ari da exekutiboa. Hala, 2016an, 31 hilotzen arrastoak aurkitu dituzte lurpean.

Ereinotz koroari, adio

Foru jauregiko ereinotz koroa kenduko dute astelehenean, eta zer dela eta erauzi duten esplikatzeko panelak ipiniko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!