Bi istripu larri izan ziren atzo zuhaitz mozketarekin lotuta: 61 urteko aragoitar bat zendu da Urzainkin, arbola gainean jausita; Izaban, berriz, buru hezurreko traumatismoa eragin dio beste zuhaitz batek Aragoiko gazte bati. Hura ere mozketa lanetan zebilen.
Orain, 61 urteko gizonaren kasua ikertzen ari da Guardia Zibila. Gaztea, berriz, helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitale Gunera eta larri dago.