Autonomia ikastaroak indarrean

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 12:45

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du: besteak beste, norberaren autonomiarako ikastaroa eta Mugikortasunaren astea daude.

Mugikortasunaren astearen barruan, ekimenak martxan. Bizieskola egonen da Alde Zaharrean, , gaur, asteazkenarekin. Bestalde, ostegunean mugikortasunaren inguruko azoka elektronikoa muntatuko dute. 12:00etatik 19:30etara izanen da, Gazteluko plazan. Txirrindula irteera, berriz, seietan izanen da, zezen plazatik. Izen ematea, musu truk, 010 telefono zenbakira deituta.

Eta ostiral arratsaldean, Gazteluko plazan, familia osoarentzako kale antzerkia. Trokolo konpainiak 'Insostenibles' antzezlana aurkeztuko du, Carlos III eta Sarasate Pasealekutik gertu. Arratsaldeko 18:00etan izanen da.

Etxeko lanen eta norberaren autonomiarako ikastaroak, martxan. Gizonek sukaldaritza, lisaketa eta joskintza ikastaroetan eman dezakete izena. Emakumeek brikolajea, iturgintza eta elektrizitatean. Ikastaroan doan dira. Izen ematea, ostegunera arte egin daiteke, 010 telefono zenbakira deituta.

Ostegunean, alegia, bihar, Kondestable Civivox aretoan, familiarentzako arte tailerra. Izenburua: 'Las marionetas de Sarasate'. Gaztelaniaz izanen da. Parte hartzea, doan, aldez aurretik Civivoxean izena emanda.

Azken orduak dira hauek etxeko lanen eta norberaren autonomiarako ikastaroetan apuntatzeko. Gizonek sukaldaritza, lisaketa eta joskintza ikastaroetan eman dezakete izena. Emakumeek brikolajea, iturgintza eta elektrizitatean. Ikastaroan doan dira. Izen ematea, ostegunera arte egin daiteke, 010 telefono zenbakira deituta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!