Europako bandera ipini gabe jarraituko du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 20a, 11:00
Argazkia: Europako bandera kendu zuten unea.

Errefuxiatuekiko Europar Batasunak garatutako politikak salatzeko kendu zuten bandera iragan ikasturtean, eta PPk berrezartzeko proposatu duen arren, Parlamentuko Mahaiak ezezkoa eman du.

Ez da Europako bandera ikusiko Nafarroako Parlamentuko balkoian. Parlamentuko mahaiak berretsi egin du gaur iragan ikasturtean hartutako neurria; errefuxiatuen egoera salatzeko eta giza eskubideen defentsa aldarrikatzeko kendu zuten.

Orain, Eledunen Mahaian, PPk proposatu du berriz jartzea eta PSN eta PPN alde azaldu dira; Geroa Bai, aldiz, abstenitu egin da. Dena dela, Parlamentuko Mahaiak hartu behar du bandera paratzeko erabakia, eta ez du hala egin.

Bost ordezkari daude bertan: Ahal Duguko, EH Bildu eta Geroa Baiko bana eta UPNko bi. Lehenengo bi alderdietako kideek kontra egin dute, eta UPNk alde bozkatu duen arren, Geroa Bairen abstentzioa medio segituko du parlamentuak Europako ikurrik gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!