Hilarri bat paratu dute Artazun, frankismo garaian eraildakoak omentzeko ekitaldian. Herrian, bi gazte azaldu ziren diktadura garaian bide bazterrean hilda. Beste sei artazuar, aldiz, Nafarroako beste herri batzuetan akabatu zituzten. Baina, horiez gain, badaude izenik gabeko desagertuak ere, eta milaka horiek ere oroitarazi nahi izan ditu Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak.