Germanen hilarriko pintaketa "demokraziaren kontrako erasoa" dela dio gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 15a, 14:00
Argazkia: Espainiako bandera margotu dute Germanen hilarriko plakaren gainean.

Joseba Asiron alkatearen aurkako pintaketa ere gaitzetsi dute, eta biktimei elkartasuna agertu diete.

Asteartean azaldu ziren Asironen kontrako pintaketa eta Germanen hilarriko Espainiako bandera.

"Biktimen memoriaren kontrako erasoak dira, birbiktimizatzen ditu aurretik ere indarkeriaren ondorioak pairatu dituzten pertsonak. Familien mina handitzeko baino ez du balio", salatu du exekutiboak.

Iruñeko alkatearen aurkako pintaketak gazteleraz dio “Asiron, utzi bakean hildakoak". Bistan da Mola eta Sanjurjo buru frankisten desobiratzearen aurkakoa dela. Abuztuaren amaieran testu berarekin pintaketak egin zituzten Zabalgunean. Lerroon azpian, Buztintxuri eta Berriozar artean azalduriko mezu mehatxukorra.

Espainiako Poliziak 1978ko sanferminetan tiroz hil zuen German Rodriguez. Haren omenez hilarria jarri zuten zendu zen lekuan. Hilarria hainbatetan hondatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!