Joxemiel Bidadorri buruzko 'Principe de Viana' monografikoa argitaratu dute

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 13:55
Argazkia: Joxe Miel Bidadorren omenezko pastorala.

Joxemiel Bidador idazle, ikertzaile eta filologoaren lan esanguratsuenak bildu ditu Kultura Zuzendaritzak argitaratzen duen Principe de Viana aldizkariaren 264. aleak.

Nafarroari buruzko kultura eta historia ikerketak zabaltzen ditu aspalditik Principe de Viana aldizkariak. Gaur, diseinu berriarekin aurkeztu dute, hain zuzen ere, Joxemiel Bidador idazle, ikertzaile eta filologoari eskainitakoa izan da berrikuntzaren alea.

Bidadorren lanen aukeraketa hiru ildoen bueltan antolatu dute: Nafarroa eta euskal literatura, Nafarroako kazetaritzaren historia eta Erribera eta euskara.

Berrikuntzak nagusi

Diseinu berritua bai, baita atal berria ere: bi sail berri ireki dituzte. Eta, azkenik, beste berrikuntzetako bat erredakzio kontseiluan sumatu daiteke. Roldan Jimenok zuzenduko du eta Patricia Amigot, Teresa Catalan, Angel Erro, Clara Fernandez-Ladreda, Efren Munarriz, Eloisa Ramirez, Mikel Zuza eta Paz Ezkurra osatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!