Hezkuntza Departamentuko bi zuzendariak aldatuko ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 12:10
Argazkia: Jose Luis Mendoza, parlamentuan.

Juan Ramon Elorzen ordez Nekane Oroz sartuko da eta Estebe Petrizanen kargua betetzeko Roberto Perez. Barkosek iragarritako "berregituraketaren" barruko neurriak dira.

Euskalerria Irratian iragarri zuen Uxue Barkos presidenteak iragan ekainean,"berregituratu" egin behar zituztela zenbait kontu gobernu barruan. "Gobernu krisi bat momentu honetan ez dut ikusten; aldaketak bai, baina aldaketak estruktura osoan. Horretaz ari gara. Kontseilaririk ez dugu aldatuko. Bestelako karguetan... errebisio bat egin beharko dugu, urte bat pasa ondoren".

Eta iritsi dira aldaketa horiek. Lan Eskaintza Publikoa, PAI eredua kolokan, LOMCEren inguruko gatazka... Gehien higatutako departamentuetako bat izan da Hezkuntzakoa. Ez da kasualitatea bertan egin izana moldaketa gehien. Juan Ramon Elorzen ordez Nekane Oroz sartuko da eta Estebe Petrizanen kargua betetzeko Roberto Perez.

Bestelakoei dagokienez, Javier Lakarra idazkari teknikoaren postua betetzeko beste pertsona bat proposatuko dutela jakinarazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!