Txuriz argiztatuko dute Parlamentua errefuxiatuen alde

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 30a, 08:18
Nafarroako Parlamentuko aurrealdea. Arg:izquierda-ezkerra.org

Irailaren 2an, ostiralean, Mediterraneoan hildako errefuxiatuak ekarriko dituzte gogora ekimen horrekin. 

Txuriz jantziko da Nafarroako Parlamentua ostiralean. Errefuxiatuak ekarriko dituzte gogora eta bereziki Mediterraneo itsasoan bizia galdu duten guztiak. Mahai eta Eledunen batzarrak hartu du erabakia eta hala bat egiten du Etorkinen eta Errefuxiatuen Sareak abian jarritako #Light4Refugees kanpainarekin bat eginen dute.

Irailaren 2a izan zen Mediterraneo itsasoak azken urteotan utzi duen irudi latzenetako baten erakusle: Aylan Kurdi haurraren argazkia, Turkiako hondartzan itota. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!