Nekazari gazteentzako 3,5 milioi bideratu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 29a, 10:13
Argazkia: Nekazal ingurua. / navarra.es

Gazteak nekazal lanetan has daitezen diru laguntzak abian jarri ditu Nafarroako Gobernuak, eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 23 arte egonen da irekita.

Diru laguntzak helburu mordoa dauzka: nekazaritza jarduera sustatzea, landa eremuak suspertzea, lurraldearen iraunkortasuna eta "garapen orekatua" ziurtatzea.

Hala, landa eremuko "sare sozioekonomiko egonkor, dinamiko eta erakargarria" mantentzen dela ziurtatzea du xede, "aukera berdintasuna" eta "bizi kalitatea" ardatz.

Dialdian parte har dezakete lehen aldiz nekazaritza ustiapen batean lanean hasiko diren pertsona fisikoek, beti ere deialdiaren baldintzak betez gero. 37.375 eurokoa da laguntza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!