Greba kopurua behera: 38 egon ziren iaz Nafarroan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 29a, 08:44
Argazkia: TRWkoa izan da aurtengo lan gatazka handienetako bat. / ekinklik.org

2006tik greba kopuru txikiena da. 2013an izan zen greba gehien, lan erreformaren ingurumarian: 104 lan uzte gauzatu zituzten langileek.

Lan Ministerioaren datuak dira. Horren arabera, 38 greba egon ziren Nafarroan iaz, hala, orotara, aktibo dagoen jendearen %0,7k egin zuen bat mobilizazioekin, eta 10.721 lanaldi ez ziren bete.

Azken zortzi urteetan, 40.000 lanpostu suntsitu dira eta 10.145 enpresa desagertu, Nafarroako Estatistika Institutuaren arabera. Horregatik, gero eta langile gutxiago egoteak, eta sindikatutako pertsona kopurua jaisteak kalte egin dio mobilizazioei.

Aitzitik, 2013 izan zen urterik mugituena, PPk bultzatutako lan erreforma orduantxe onartu baitzuten, UPNren babesarekin. Kinka larrian utzi zuen horrek Nafarroa. Inoiz ikusi gabeko langabe kopuru handiena izan zen : 56.486. Urte horretan, 104 greba egin zituzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!