Altxatu taldea bere hirugarren diskoa grabatzen ari da

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 23a, 11:04

Ibai Osinaga taldeko gitarra jotzailea eta ahotsak bere bizitzaren 11 kantu esanguratsuenak ekarri ditu Guardasola saiora, heldu den hilabetean Baionara ikastera joan baino lehen.

Altxatu Irunberriko talde gaztea urrian kaleratuko duen diskoaren abesti berriak grabatzen ari da egun hauetan. Duela sei urte Irunberriko hiru gaztetxo, Julen Abaurrea, Iker Ariz eta Ibai Osinaga, elkartu ziren Altxatu taldea sortzeko. 2010eko abuztuaren 26an Tabarren egin zuten lehen emanaldiaren ondotik hamaika kontzertu eskaini izan ditzute Euskal Herria osoan barrena. 

Ibai Osinaga abeslaria eta gitarra jotzailea da. Aurten erronka berriak izanen ditu irailean Baionara joanen baita Euskal Filologia ikastera eta bertako kontserbatorioan tuba ikasketekin jarraitzera. Hori baino lehen, ordea,grabatuta utzi nahi dituzte haien hirugarren diskoa izanen den lan berriaren abestiak. 

Ibai Osinagaren Biodiskografia egin dugu Euskalerria Irratiko Guardasola saioan.

Erlazionatuak

Ibai Osinagaren biodiskografia

Euskalerria Irratia 2016 abu 22 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!