Udan Chiosen sukaldean lanean, errefuxiatuen alde

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 19a, 12:03
Sagrario Lasarte eta Andoni Sagastibeltza Zaporeak elkartearen sukaldean lanean, Chiosen.

Sagrario Lasarte eta Andoni Sagastibeltza leitzarrek hiru aste eman dute uda honetan Greziako Chios irlan. Bertan Zaporeak elkartasun taldeak zabaldu duen sukaldean lanean aritu dira han bizi diren  errefuxiatuei bazkaria emateko.

Egunero 1300 bat bazkari prestatu eta banatzen dizkiete Zaporeak Euskal Herriko elkartasun taldeko boluntarioek Chios irlan dauden bi errefuxiatu zelaietako pertsona migranteei. Turkiatik iristen dira itsasoz eta han gelditzen dira trabaturik, ez atzera ez aurrera, Atenasera joan ezinean eta Turkiara itzularaziko ote dituzten beldur.

Donostiako Intxaurrondoko elkarte gastronomiko bateko kideek abian jarri zuten udaberrian ekimen txalogarria: irla horretan bertan sukalde bat antolatu zuten ete eten gabe hornitzen doaz han bizi diren 1300 bat laguni egunero otordu egoki bat ziurtatu ahal izateko.

Boluntarioak hiru astetako txandak egiten ari dira martxoaz geroztik han buru belarri lanean aritzeko. Goizaldeko 5:30etatik arratsalde erdira arte bizi bizi, eta umore onean, aritzen dira hor lanean gehienbat Euskal Herritik joandako gizon-emakumeak.

Euskalerria Irratian izan dira Sagrario eta Andoni. Haien bizipenen berri eman dizkigute eta horrekin batera argazki eta bideo sorta ederra, hango pertsonen egoera lazgarria pixka bat hobekixeago ezagutu dezagun.

Argazki galeria:

Sagrario Lasarte eta Andoni Sagastibeltza, Euskalerria Irratiko estudioan.

Bi txandetako boluntarioak elkarrekin:

 

Kale erdian inprobisatutako kanpaldiak:

 

 

Sukaldean lanean:

 

Bertan zabaldutako behin-behineko eskolako mural bat:

 

Ikasgela:

 

 

Nazioarteko boluntario asko Zaporeakeko sukaldean:

 

Haur eta helduak bazkariaren bila:

 

Zenbait bideo:

Chios irlako errefuxiatu kanpaldi batean ezagututako bi anaia siriarri egin zien elkarrizketa Andoni Sagastibeltza Zapore elkartasun taldeko boluntarioak.


 

 

Siriatik ihesean atera eta Alemaniara iristea lortu zuen gaztea udan Greziako Chios irlara joan da boluntario gisa beste errefuxiatuei laguntzeko. Andoni Sagastibeltzak egin dio elkarrizketa han bertan.

 

Sagrariok eta Andonik Amira neska kurdua ezagutu zuten Chios irlako errefuxiatu kanpaldi batean. Istorio gogorra eta ahots zoragarria.

 

Chios irlan lana bai baina dantza ere bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!