Amilduta hildako emakumeari omenaldia egin diote Faltzesko entzierroan

Euskalerria Irratia 2016ko abu. 17a, 11:08

> Lasterketa hasi aurretik, erori zen lekuan ekitaldi xume bezain hunkigarria egin dute.
> Mari Carmen Asensio asteleheneko entzierroan mendi hegian behera erori zen, eta atzo eman zuen azken hatsa, Nafarroako Ospitalean.

Asensiori gaur goizean egindako omenaldiko pasarte bat ikus daiteke, Nafar Telebistako lankide Mikel Navarrok grabaturiko bidean.

Asteleheneko entzierroa ezkerreko mendi hegitik ikusten ari zelarik, irrist egin eta amildegian behera erori zen Mari Carmen Asensio Villanueva 53 urteko iruindarra.

Hogei metroko erorikoan traumatismo larriak pairatu zituen buruan zein bularraldean. Anbulantziak berehala Nafarroako Ospitalera eraman bazuen ere, ezin izan zituen zauriok gainditu. Asensio oso ezaguna zen bere auzoan, Txantrean. psikogeriatrikoan egiten zuen lan, eta bi seme zituen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!