Europaren "migrazio politika kriminalak" salatzeko mobilizazioa eginen dute bihar Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 28a, 13:52
Argazkia: Greziara joandako kideek eskainitako prentsaurrekoa. / zabaldi.org

Errufuxiatuen eta migratzaileen eskubideen defentsan Euskal Herritik Greziara joandako karabanak Europak ezarritako migrazio politika "lotsagarriak" salatu ditu.

Europaren politika migratzaile "kriminala" salatu, eta  Espainia horren "jarraitzaile sutsua" dela esan dute Euskal Herritik Greziara joandako karabanako kideek, bidaiatik bueltan. Hala, nazioarteko "elkartasun eta laguntza sareak ehuntzen" aritu direla argitu dute.

Ikusitakoa ikusita, Euskal Herrian mobilizazioak eginen dituzte. Iruñekoa bihar izanen da, ostiralarekin, 19:00etan, Iruñeko udal plazatik aterata. Bilbon eta Gasteizen ere kalera ateratzera deitu dituzte herritarrak.

Errepresioa: "Kolpe latza"

Europar Batasunaren migrazio politika "kriminalak" salatu dituen karabanarekin joan ziren bi ekintzaile iruindar hartu zituen atxilo Greziako Poliziak atzo, beste lagun askorekin batera, migratzaileentzako hiru etxe okupatu hustean. Gaur pasako dira epaile aurretik, 12:00etan.

Operazioa migratzaileen aldeko gizarte mugimenduari emandako "kolpe latza" izan dela salatu dute, gaurko prentsaurrekoan: "Kolpe errepresibo honekin Greziako Gobernuak zera adierazi nahi du: ez dagoela tokirik migratzaileekiko elkartasunerako, ezta kudeaketa propioz garatutako irtenbideetarako ere. Soilik Europa Batasunaren politika kriminalak hitzez hitz segitzen dituen estatu baten karitatea, espetxeratzea, bazterketa eta deportazio berezitua onartzen dira".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!