Iaz baino %0,2 erabiltzaile gehiago izan ditu Noiango aireportuak

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 26a, 12:19

2007tik urtero urtero bidaiariak galdu ditu aireportuak; iaz lortu zuen gorakada, lehen aldiz, eta aurten eutsi egin dio.

2007an beherakadan zegoen Noaingo aireportua, maldan behera, etengabe bidaiariak galtzen, baina 2015ean zenbaki hobeak lortu zituen. 73.851 bidaiari izan zituen orduan, orotara.

Aurten, mantendu egin du iaz hasitako bidea: 74.012 bidaiari izan ditu, hau da, %0,2ko gorakada. Ekainak utzi ditu zenbaki baikorrenak: 2015ean, 14.540 lagunek hartu zuten hegaldia Noianen, aurten 15.038 izan dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!