Adopzioek %70 egin dute behera Nafarroan azken hamarkadan

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 26a, 10:42

Egun, 211 bikote daude etxean ume bat hartzekotan, tramiteen esperoan.

Adopzioek %70 egin dute behera, 2005eko datuekin alderatuz: orain 11 urte, 101 ume hartu zituzten etxean familiek; aurten, 30 adopzio baino ez dira egon. Nabarmena da beherakada.

Adituek diote itxaron beharreko denbora luzea dela arrazoietako bat: zortzi, zazpi edo sei pasa behar dituzte zain haurrak etxean jaso nahi dituzten horiek tramite guztiak egiteko.

Egokitasun egiaztagiria jasotzea da adopzioa ahalbidetzeko lehenengo urratsa. Orain, 211 bikotek dute jada ziurtagiri hori eskuartean, baina, hala ere, oraindik ez dute umerik etxean. Honakoa da egoera: 140 bikoteen espedienteak haurraren jaioterrian daude. 21ek haur bat dute jada asignatuta, baina ez da iritsi eta 50 eskaera geldi daude.

Adituek itxaron beharreko denbora luzeek prozesuak geldiarazten dituztela salatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!