Iruzur fiskalari aurre egiteko planarekin 590 milioi gehiago bilduko da zergetan

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 7a, 13:31
Mikel Aranburu Ogasun kontseilaria eta Luis Esain Ogasuneko zuzendaria.

Iruzur Fiskalari aurre egiteko 215 neurritako plan berriaren bidez 590 milioi euro gehiago biltzea aurreikusi du Ogasunak datozen lau urteotan, hau da, %5 gehiago jasoko da zergetan.

Iruzur Fiskalari aurre egiteko 215 neurritako plan berriaren bidez 590 milioi euro gehiago biltzea aurreikusi du Ogasunak datozen lau urteotan, hau da, %5 gehiago jasoko da zergetan.

Xedea, noski, iruzurrarekin amaitzea da, baina ez hori bakarrik,  kontzientziazioa lortzea ere badela esan du Ogasuneko kontseilari Mikel Aranburuk, elkartasun mezuak zabaldu behar direla uste du.

Gaur eratu dute batzordea iruzurrari aurre egiteko neurriak zehaztu eta betetzen direla ikuskatuko duena. Mahai horren inguruan izanen dira Gobernuko bost kide, Parlamentuko beste bost, sindikatuetako hiru eta arlo sozioekonomikoko 7 entitateren ordezkari.

Norbanako zergadunak edo komertzio txikiak jarraitu baino, enpresa handi eta aberatsenen atzean ibiliko direla nabarmendu du.

Gaineratu duena Aranburuk, Nafarroan ez dela iruzur gehiegirik izan, baina, prebentzioan eginen dute lanketa eta hala, kasurik balego ahalik eta azkarren jarduteko lan eginen dutela nabarmendu du.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!