Geroa Baik PPren hautagaiak ez babesteko konpromisoa hartu du

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 12:30

Innerarity Espainiako kongresurako hautagaiak esan du alderdiak hazteko "aukera handiak" dituela, eta PPri aurre egiteko "aldaketa" eraikiko duela.

Prentsaurrekoa eskaini du Innerarityk, haren hautagaitza aurkezteko. Madrilera iristea lortzekotan, lehenik eta behin, Espainiak atzera botatako Nafarroako hamazazpi legeen defentsa eginen duela ziurtatu du.

Halaber, jakinarazi du "inolaz ere" ez diotela sostengurik adieraziko PPk aurkeztutako hautagaiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!