'Eman bide euskarari' aldarrikatzeko, larunbatean kalera

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 3a, 13:57

> Eman bide euskarari, euskaraz bizi nahi dugu goiburuarekin manifestazioa deitu du Kontseiluak.
> Bihar izanen da, larunbatarekin, 17:30ean. Golem zinemetatik aterako da protesta.

Hainbat arrazoi daude larunbatean bat egiteko Eman bide euskarari goiburuko manifestazioarekin: ETB ikusteko ezintasuna, haur eskolak euskaraz zabaltzeko ezintasuna eta euskaraz bizitzeko eskubidea ziurtatzeko gabeziak daudelako. Horiek guztiak aldarrikatzeko deia egin du Kontseiluak.

"Euskarari bide eman behar zaio eta neurri ausartak hartu", hala nabarmendu du Kontseiluko idazkari nagusi, Paul Bilbaok.

Herri gogoa badela erakusteko deia da larunbatekoa. Egoera zailen aurrean orain arte bezala herritarren erantzuna beharrezkoa da. Eskatzeko erakundeei, egin dezatela euren esku dagoen guztia Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko, eskubide osoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!