Barkosek AHTaren inguruan hitz eginen du parlamentuan, Mendozak PAIri buruz

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 31a, 08:32
Argazkia: Geroa Baiko kideak, Nafarroako parlamentuan.

UPNk eta PSNk eskatuta joanen da Nafarroako lehendakaria ganbarara; Hezkuntza kontseilariak azalpenak eskatzea, ordea, PPNren eskaera izan da.

AHTaren inguruan "Gobernuak ez daki, ez du erantzuten, egun batean gauza bat dio eta hurrengoan beste bat", esan du Javier Esparzak (UPN); horregatik, argibideak behar direlakoan dago.

"Erkidego hau lehiakorragoa izan dadin" abiadura handiko trena behar "garrantzitsua" dela adierazi du, eta, horregatik, "argi" zehaztu beharra dagoela.

"Eskatzen duguna da anbiguetate txikiagoa, kontraesan gutxiago eta zehaztasun maila handiagoa". Horra Esparzaren hausnarra.

Mendoza, ingelesa dela eta

PPk PAI eredua zazpi zentroetara zabaltzeko eskatu zuen. Uko egin zion Mendozak popularren nahiari. Orain, hori dela kausa deitu dute parlamentura. Halaber, PAI bultzatzeko eskatu zuen parlamentuak. "Mendozak ez dezala intsumisoarena egin parlamentuak aprobatzen duenaren aurrean", esan du PPk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!