Irailera arte atzeratu da Ikurren Legearen gaineko eztabaida

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 20:15

Gobernua osatzen duten alderdiek legearen aldaketaren eztabaida utzi dute ekainaren 26ko hauteskundeen ondorengorako. Uda igarota berrekinen diote gaiaren tramitazioari.

Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaleak esan duen bezala gaia erabat geldirik dago  Izquierda-Ezkerrak nahiago duelako hauteskundeak pasa arte itxaron. Honetaz gain azaldu du ez dela gobernukideen artean ez dagoela legearen edukiaren inguruko desadostasunik, tramitatzeko uneaz baizik.

Geroa Baiko Koldo Martínezenarabera EH Bilduk interesa zuen uda baino lehenago egiteko, herrietako jaietan sortzen ahal diren arazoak direla eta.

Bere aldetik UPNko Javier Esparzak adierazi du “Orain ikurriñak izkutatzen” dituztela hauteskundeak daudelako “gero ateratzeko berriz”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!