Bardeako tiro poligonoa eraisteko eskaera, igandean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 13:29

Bardeako tiro poligonoa desegin, Gerrari ez, Bakeari eta errefuxiatuei bai, goiburua izanen du aurtengo protestak.

XXIX. aldiz martxa eginen dute Bardeako tiro poligonoaren kontra. Bardeako tiro poligonoa desegin, Gerrari ez, Bakeari eta errefuxiatuei bai, goiburua izanen du aurtengo protestak.

Inoiz baino babesik handiena jaso du Bardeako Tiro Poligonoaren Aurkako Asanbladak: gizarte eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak eta norbanakoak izanen dira martxan.

Ariketa militarrak egiten ditu NATOk eta beste zenbait talde militaristek. Benetako munizioa erabili dute soldaduek Bardeako tiro eremuan. Egungo eta etorkizuneko gerren laborategi da Bardea.

2028ra arte du kontratua sinatua Defentsa Ministerioarekin. Hauteskundeen atarian baina, aldaketa iritsiko balitz Espainiako Gobernura, berehala eraisteko eskaera egin dute.  Hala, Nafarroako Gobernuari ere programaren gaineko akordioan jaso bezala, ekimen konkretuak aurrera eraman ditzala.

Bardea, eremu naturalean dago eta Munduko Biosferako Erreserba batean. Tiro poligonoak 2.200 hektarea hartzen ditu, bonbardaketa eta metrailaketa ariketak egiteko.

Tiro poligonoaren aurkako asanbladako kideekin batera, ELA, STEILAS eta Comisiones Obreras sindikatuetako, Batzarreko, Ezker Batuko, Libertate Nafarreko, Podemos Ahal Duguko eta Geroa Baiko kideak izan dira. Irtenbide eman behar zaio onartezina den egoerari.

Igandean izanen da tiro poligonoaren aurkako martxa. Hamaika terdietan elkarretaratzea egin eta gero eginen dute martxa. Bazkaria ere protestaren ondoren. Bardeako tiro poligonoa desegin, Gerrari ez, Bakeari eta errefuxiatuei bai, goiburua izanen du aurtengo protestak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!