Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroetan, euskara gehiago

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 30a, 13:20

> Iruñeko eta Tuterako unibertsitateek eta Urrutikoak eskainiko dituzte 26 ikastaro.
> Ekainaren 6tik irailaren 30era izanen dira ikastaro eta hitzaldiak.

Euskarazko ikastaro eta hitzaldi gehiago izanen dira aurten Nafarroako Unibertsitateek antolatu dituzten udako ikastaroetan. 26 izanen dira guztira eta iruñean zein Tuteran eginen dira heldu den astean hasi eta irailaren 30era arte.

Hamaseigarren aldiz antolatu dituzte ikastaroak udan, aurten, are zabalagoak eta euskara presenteago izanen dutenak. 100.000 euro bideratuko dizkio Gobernuak uniberstitateei eta Iruñeko Udalak Kondestablea eta Civivoxak utziko dizkie jardunaldiak egiteko. Hala, matrikulak eskuragarriak izanen dira. Jose Luis Mendoza Hezkuntza Kontseilaria izan da aurkezpenean eta hoprixe da berretsi duena.

Herritarren parte hartze eredu berriak, hizkuntzen elkarbizitza, kudeaketa kulturala, osasunari buruzko eztabaidak, emozioetan hezteko tailerra eta astronomia ikastaroa izanen dira aukeran. Ikastaro guztien zerrenda hemen: Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!