Suhiltzaileen zuzendaritzak ukatu du Barne Sailarekin arazorik duenik

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 27a, 09:06
Argazkia: Suhiltzaileak artxiboko argazki batean.

Aginte postak utzi dituzten lau suhiltzaileek esan dute ez dutela "tirabira larririk" izan Barne Sailarekin, eta postuei uko egiteko arrazoiak "ugariak eta askotarikoak" direla.

Alde egin duten suhiltzaileen zuzendaritza taldeko lau buruek -tartean, zuzendaria-, ez dira joan oraingo Nafarroako Gobernuarekin izandako gorabeherak medio, hedabide batzuek hauspotu duten gisan, baizik eta "UPNk utzitako herentziagatik eta kudeaketa narratsarengatik".

Uzteko arrazoiak "ugariak eta askotarikoak" direla aipatu dute, "pertsonal gabezia aurreko legealditik arrastaka" dabilen auzia dela esatearekin bat. Onartu duten arren 2016ko LEParen negoziazioak "desadostasunak" sortu dituela exekutiboarekin, prozesu "osasungarria eta naturala" izan da.

Erregionalisten ekinari begira jarri dira. "UPNren azken kudeaketa urteetan ez da langile berrikuntzarik egon, eta hori oso larria da larrialdi zerbitzu batean". Gobernu aldaketarekin deituriko plaza kopurua hirukoiztu egin dela jakinarazi dute, halaber. "UPNren deialdiko gabeziak zuzendu dituzte eta 30 suhiltzaile berri gehituko dira, legaltasun osoz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!