Gaur ekinen diote 'Inuñea Nola?' jaialdiari

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 26a, 13:21

Arrosadia Bizirik-eko kideekin elkarlanean ospatuko dute jaialdiaren bigarren aldia, Astindu gorputza! Astindu komunitatea! lelopean.

Zabala bezain oparoa da landtako egitaraua, esaterako, gaur, besteak beste, irratia showa izanen dute, eta, bihar Remigia Picoren estreinaldia. 

 

Osteguna 26

20:00etan, Arrosadia NOLA? irrati showa: Arrosadiako historia bizia bertakoek azalduta.
21:30ean, cumbiak eta boleroak, La Voz de Colombiako Gustavito Mirandarekin. Arrosadiako Zentro komunitarioan izanen dira bi ekintzak.

Ostirala 27

19:00etan,  Remigia Picoren "estreinaldi mundiala".
21:00etan, Second Line DJak.
23:00etan, JG Musicnomano ft. Viacney.
24:00etan, The Titanians.
01:30ean, Remigia Pico Soundclash. Blas de la Serna kalean Zentro komunitarioaren aurrean eginen dute dena.

Igandea 29
12:00etan, Jito Alaitik, Sadar ibaira joanen dira, Second linea Iruñea NOLA Brass Bandekin
15:00etan, piknika eginen dute, Sadar ibaian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!