"Azoka hau gure inguruko inportanteena da, ez soilik Nafarroan, publikoari dagokionez eta irakurleei dagokienez ere garrantzitsua da", esan du Elkar liburu dendako Patxo Abarzuzak aurkezpen prentsaurrekoan.
Halaber, publikoaren harrerari "erantzuten segitzeko" %10eko deskontua izanen dute liburu guztiek. Bestalde, irakurketa publikoak egiteko espazioa ere ahalbidetuko dute, nahi duen horrentzat.
Hamabi liburu dendek hartuko dute parte, eta, beraz, jarraitzen dute iaz zeuden guztiak. liburu aurkezpenen sailean ez da euskarazko libururik.