Hamalau errefuxiatu hartuko ditu Nafarroak heldu den astean

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 13:56
Argazkia: errefuxiatuei harrera egitearen aldeko protesta.

Ekainaren 1ean iritsiko dira, Europar Batasunaren planaren karietara.

Uste baino mantsoago, baina azkenean hamalau errefuxiatuei eginen die harrera Nafarroak. Ekainaren 1ean zapalduko dute bertako lurra, Greziatik iritsita. Jatorriz, ordea, Siriakoak dira horietako bederatzi eta Irakekoak lau.

Euskal Herrira orotara 32 iheslari ailegatuko dira. Nafarroara hamalau etorriko dira; Gipuzkoara, hamabost; eta Arabara, hiru. Oroitzekoa da ere Behe Nafarroan izan zirela hainbat lagun, baina Erresuma Batura joan ziren asiloa lortuta.

Kritika artean gauzatzen ari da errefuxiatuen etorrera, izan ere, hainbat gizarte eragilek Europar Batasunaren politika salatu dute. Iruñea Harrera Hiria plataformak elkarretaratzea egiten du astelehenero, "politika kriminalak" salatzeko. Hilabete hasieran, Nafarroako presidentearen aurrean ere protesta egin zuen, Europa hiltzaile lelopean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!