Bakea eta elkarbizitza lortzeko entitateekin eginen du lan Gobernuak

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 25a, 08:27
Ana Ollo Gobernuko eleduna, Pablo Azkona Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea eta Alvaro Baraibar Bake eta Elkarbizitza departamentuko zuzendaria.

Herritarren parte hartzea, erakundeena eta politikariena ezinbestekoa da benetako bakea eta elkarbizitza lortzeko Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideak Departamentuaren ustez.

Herritarren inplikazioa, erakundeena eta politikariena beharrezko jo ditu Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideak Departamentuko zuzendaritzak hain zuzen bakea eta elkarbizitza sustatu eta garatzeko lanean. Nafarroako entitate sozialekin elkarlana indartu nahi du, euren lana ezinbestekoa delakoan elkarbizitza baketsua, errespetuzkoa eta aberasgarria lortu nahi bada.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak ‘Tokiko Entitateak bakearen eta elkarbizitzaren alde’ programa jarriko du abian. Kooperazio tekniko eta ekonomikoa jarriko dute mahai gainean tokian tokiko proposamenak aurrera eraman daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!