Pobrezia tasa %9,6koa da Nafarroan, Estatuko txikiena

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 19:37

Estatuan bost lagunetatik bat pobrezia arriskuan dago, urtean 8.011 euro kobratuta.  

Pobrezia tasak neurtzen du zenbat pertsona bizi diren oso diru sarrera urriekin. Estatistika Institutu Nazionalak plazaratutako datuen arabera, 2014a Estatuko populazioaren %22,1k 8.011 euroko diru sarrerak zituen urteko. Familien bataz besteko urteko diru sarrerak %2 jaitsi ziren 26.092 eurokoak izateraino.

EINek ohartarazten du pobrezia arriskua altuagoa dela 16 urtetik behekoen artean (%28,8), 65 urtetik gorakoen artean baino (%12,3).

Familiei dagokienez %13,7 zailtasun handiz iristen da hilabetearen amaierara eta %40k ez du bat-bateko gastuei aurre egiteko ahalmenik. Estatuan familien %40,6k ezin dira oporretara joan ezta aste bat ere eta %9,4 atzeratu egiten da etxeko fakturak ordaintzerakoan.

Pobrezia tasa altuenak dituzten erkidegoak Andaluzia (%35,7), Murcia (%31,8) eta Extremadura (%29) dira, eta tasa apalenak dituztenak, aldiz, Nafarroa (%9,6), EAE (%10,9) eta Katalunia (%13,9).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!