Nafarroako Hitzarmen ekonomikoa "birnegoziatu" behar dela esan du Barkosek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 13:56

Besteek iragarritako "eszenatiko apokaliptikotik urruti", urrats "sendoekin" aurrera egin du Nafarroak, presidentearen irudiko.

"Hilabete intentsuak izan dira, eta instituzio aldaketa sakona, zorrotza eta zentzuzkoa" izan da, Uxue Barkos presidentearen aburuz. Dioenez, "egonkortasun horrek" bi "proiektu estrategiko" ahalbidetu ditu: Nafarroako aurrekontu orokorrak eta erreforma fiskala.

Halaber, Nafarroako Hitzarmen ekonomikoa "elkartasun eta ardura erreminta bat" dela defendatu du, eta 2010-2014 denboraldirako automatikoki gaurkotzea "oso larria" dela. "Nafarroa pasa da 490 milioi euro ordaintzetik 590 milioi euro ordaintzeara, dagokiona baino 100 gehiago".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!