'Unidos Podemos Nafarroak' zerrendaburu ditu Ione Belarra Kongresura eta Iñaki Bernal Senatura

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 24a, 13:03

Ione Belarra, Eduardo Santos eta Eliana Aleman dira Nafarroako Unidos Podemos hautagaitzako lehenengo hiruak Kongresurako. Senaturako Iñaki Bernal eta Aitor Pescador dira zerrendan lehenak.

Hauteskunde historikoen aurrean, inoiz baino hautagaitza anitzena lortu dutela nabarmendu dute. Ione Belarra, Eduardo Santos eta Eliana Aleman dira Nafarroako Unidos Podemos hautagaitzako lehenengo hiruak Kongresurako. Senaturako Iñaki Bernal eta Aitor Pescador dira zerrendan lehenak.

Alderdi popularraren aukera, orain artekoari eustea litzatekeela ohartarazi dute. Aurkari zuzena dute PP-UPNrekin bat eginda. Alderdi sozialistari ere mezua igorri diote: aurre egin behar zaionak alderdi popularra du izena.

Inoiz baino esfortzurik handiena egin dute Unidos Podemos sortzeko. Bat egiten duten puntuak lehenetsi dituzte. Herritarren eskubideak defendatzera doazela nabarmendu dute, duintasuna herritarrari itzultzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!