'Eta festetan, zer? Ezetza beti da ezetz, jaietan errespetuz bizi gara' kanpaina, abian

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 23a, 13:10

Nafarroako Gobernuarekin batera ostalaritzak bat egin du kanpainarekin eta iaz bezala 111 udal eta kontzejuk ere bai. 2.000 pegatina zabalduko dira, goiburuaren mezuarekin eta 600 esku gorri, sexu erasoak salatzeko azken urteotan zabaldu den irudia.

Eta festetan, zer? Ezetza beti da ezetz, Jaietan errespetuz bizi gara kanpaina jarri du abian Nafarroako Gobernuak zenbait udalekin batera. Auzo, hiri eta herrietako jaietan sexu erasoen aurkako kanpaina hau 2005etik du abian. Aurten gainera ostalaritzak bat egin du kanpainarekin eta iaz bezala 111 udal eta kontzejuk ere bai. 2.000 pegatina zabalduko dira, goiburuaren mezuarekin eta 600 esku gorri, sexu erasoak salatzeko azken urteotan zabaldu den irudia.

Festa giroan iaz, hau da ekainetik irailera 21 sexu eraso salatu ziren, gehienak, 17 zehazki 14 eta 30 urte arteko emakumeek jarri zituzten. Halakoak ekiditea da kanpainaren xede.

Ana Ollok eman du kanpainaren berri gaur agerraldian. Eta hain zuzen, emakumeenganako indarkeriaren kanpaina aurkeztearekin, komunikabideok dugun  ardura ere nabarmendu du Ollok. Berarekin batera June Fernandez kazetaria eta genero perspektiban aditua izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!