Bi urteko haur bat hil da Agustinos poligonotik gertu trenak harrapatuta

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 23a, 09:07
Argazkia: Foruzaingoa, istripua gertatu zen gunean. / eitb.eus

> Berriozarko auzokidea zen larunbat eguerdian trenak harrapatutako neskatikoa.
> Trenbidera pasatzea ekiditen duen metalezko hesian zulo bat zegoen eginda, baratzeetara joateko, eta bertatik sartu zen.

Larunbatean gertatu zen ezbeharra. Berriozarko auzokidea zen bi urteko haurra trenbidera sartu zen, eta Irun-Bartzelona egiten zuen trenak harrapatu egin zuen. Nafarroako Gobernuaren iturrien arabera, 14:10ean jazo zen istripua.

Berriobeitiren udal barrutian izan zen, San Agustinos poligonotik gertu. Foruzaingoa kasua ikertzen ari da, izan ere, dirudienez, zulo bat zegoen trenbidearen inguruko hesian, baratzeetara joateko eginda. Neskatila bertatik pasa zela uste dute ikerlariek.

Trenbide Azpiegituraren Adiministratzaileak (Adif) esan du "baimenik gabeko pasabidea" dela hori.

Berriozarko Eguna ospatu behar zuten asteburuan, baina bertan behera utzi zuten, istripuaren ondorioz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!