Gradu gehiago eskaintzea aztertzen ari da NUP

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 23a, 08:29

> Espainiako estatuan, ikasleen %11k ikasten du bere komunitatetik kanpo, Nafarroan, berriz, %35ekoa da portzentaia.
> Nafarroan ia euskarazko ikasketarik ez egotea da kanpoan ikasteko faktoreetako bat.

Orain dela hamar urte, nafarren %24 Nafarroatik kanpo ikasten zuten unibertsitatean. Egun, %35 dira. Datuei so, gradu eskaintza handitzea aztertzen ari da unibertsitatea. Hala, 2016tik 2019rako Plan Estrategikoan, "talentuan bertan atxikitzeko gakoak" islatu dituzte, "gizarte eskaintzari" erantzuteko asmoz.

Alfonso Carlosena NUPeko errektoreak iragarri zuen, 2015ean, humanitateetan eskaintza zabalduko dutela, psikologiakoa, biomedikuntzakoa eta oinarrizko zientziena. Oraindik ez dute iragarri noiz sartuko diren indarrean gradu berriak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!