"Elkarbizitza" lantzeko elkarlanerako bideak aztertuko dituzte Nafarroak eta EAEk

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 13:34
Argazkia: Barkos eta Urkullu lankidetza hitzarmena sinatu zutenean.

Biktimen, hezkuntzaren eta Europako proiektuen arloak batera lantzeko asmoa azaldu dute gaur goizean, hemezortzi puntu barnebiltzen dituen lankidetza hitzarmenari jarraiki.

Lau lan ildo zehaztu dituzte: biktimak, hezkuntza, Europako proiektuak eta koordinazioa.

"Egia, justizia eta erreparazioari" erantzuteko xedea dute bi gobernuek biktimen auzian. Lehen urrats gisa, aitortza, laguntza eta informatika politikak gainbegiratuko dituzte, komunean dutena ikusi eta hartu emanak sustazeko.

Hezkuntzari dagokionez, "bakean eta elkarbizitzan" hezteko elkarlana garatuko dute EAEk eta Exekutibo foralak. Adi-adi biktimen hezitzaileak eta Ahotsak programak konpartituko dituzte.

Europa Herritarrentzat eta IV Peace Programe izeneneko europar markoko kanpainetan ere batera joanen dira.

Bestalde, Alvaro Baraibarrek eta Jonan Fernandezek "bakearen eta giza eskubideen defentsa koordinatzeko" esparru bateratua elkarbanatuko dute.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!