TRWtik kaleratutako 123 langileak, auzitegiaren epaiaren zain

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 10:12
Argazkia: TRWren kaleratzeen kontrako mobilizazioa, artxiboko irudi batean.

Auzitegietara jo zuten TRWko langileek kaleratzeak 123 kaleratzeak ekidin nahian, legalitatea betetzen ez dutela deritzote-eta.

Sindikatuen aburuz "ez dago arrazio ekonomikorik" 123 behargin kale gorrian uzteko. LAB, ELA, CCOO, UGT eta CGTren aburuz, irabaziak dauzka multinazionalak.

Gainera, hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari ziren bitartean, enpresak Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu ziela salatu dute. "Harrigarria" izan zen sindikalistentzat, eta "presioa" eragin zien.

Era berean, enpresari leporatu diote hitzarmenaren negoziazioa hasi zenean jada bazuela buruan beharginak kanporatzea, eta, beraz, greba etor zitekeelakoan, produkzioa pilatu zuela, lan uzteek produkzioan eraginik izan ez zezaten.

TRW, guztiz bestelako

Mutur batetik bestera doaz langileen eta enpresarien diskurtsoak. Alemaniako fabrikak esan du enpresa ez dela "lehiakorra", "besterik gabe, defizitarioa da". Egiten dituzten produktuak galbidean daudela aipatu dute, halaber. Hala justifikatu dituzte kaleratzeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!