Pedalari eraginen diote AHTaren aurka

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 09:15

Gaur hasiko da bizikletaren gainean Euskal Herrian barna eginen duten martxa, Txirrinka ekimena.

Bizikletaren gainean hiru egunez Euskal Herrian barna martxa eginen dute Txirrinka ekimenaren baitan. Abiadura Handiko Trenak sortu dituen eta sortzen dituen txikizioak agerian utzi nahi dituzte, baina ez hori bakarrik: ingurumen kalteak eragiten dituzten azpiegiturez ere ohartaraziko dute.

Nafarroako zutabea Iruñetik irtengo da. Barañain, Burlata, Atarrabia, Etxauri, Asiain, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarri zeharkatuko ditu, besteak beste. Etxarritik Lizarrustiko gainetik pasako dira Gipuzkoara.

Erkidegoetako zutabeek, Bergara izanen dute helburu. Metafora bat ere baliatuko dute, elkarlanaren garrantzia irudikatuko dute  hazi bat eramanenez eta denok batuta kimua osatuko dute. Atxikimendu kanpaina ere zabaldu dute. Gaurtik igandera izanen den Txirrinka martxan parte hartu ezinen dutenek bat egin dezaten ekimenarekin.

Hortaz, zutabeak irtengo dira lau hirigunetatik eta amaiera, Bergaran izanen da, Abiadura Handiko Trenaren korapiloa han dagoelako. Ekimen ugari maiatzaren 22rako antolatu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!