Iruñea ezagutzeko sakelakoetarako aplikazioa sortu du Nabarraldek

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 20a, 12:25
Argazkia: Iruñeko historiaren inguruko aplikazioaren irudiak.

Gidak hiru ibilbide proposatzen ditu hirian barrena, eta testuak, argazkiak, ilustrazioak eta audioak dauzka.

Digitalki ere paseatu daiteke. Mapa sakelakoaren pantaila bilakatu da egun. Eta sakelakoa, berriz, informazioz beteriko bide orria. Nabarraldek Iruñea ezagutzeko aplikazioa kaleratu berri du, eta mugikorretarako zein tabletetarako dago eskuragai sarean, doan, gainera. Pamplona, Iruñea, Pampelune, estatu baten historia bataiatu dute.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez erabiltzeko aukera dago, eta hiru ibilaldi egin daitezke. Hori gutxi balitz, gertakari historikoen berri ere emanen du aplikazioak, audioa, ilustrazio, argazki eta testuen bidez. Hain justu, Mikel Soraurenek egin ditu historiaren inguruko azalpen testuak.

Hiru funtzio dauzka gidak, sortzaileen esanetan: dibulgazioa, heziketa eta informazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!