Bizi eta lan egiteko aukera berriak Imotzen

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 19:50

Alokairu sozialeko hiru etxebizitza eta lantegiak jartzeko hainbat lokal eskaintzen ditu udalak Muskitz herriko Itsasoenea etxe zaharberrituan.

Imotz bailarako Muskitz herrian hiru etxebizitza berri eraiki dituzte. Kontzejuak eta Udalak bat egin dute Itsasoenea eraikina atontzeko. Kontzejuarena zen etxe honetan bertako enplegu sozialeko langileak aritu dira lanean hainbat hilabetez. Beheko solairuan kontzejuko etxea eta udal biltoki bat zabaldu dituzte eta lehenengoan, aldiz, hiru etxebizitza. Horretaz gain, goiko partean alokatzeko sei lokal daude lantoki izateko prestatuak eta erakusketak edo bilkurak  areto zabal bat dago.

Bertakoei edo bertan lan eta bizi nahi dutenei aukera berriak ematea da Udalaren helburua, Jose Angel Iturralde alkateak hemen Euskalerria Irratian azaldu zuen bezala.

Etxebizitza hauek alokatzeko baldintza plegua Imotzeko Udalaren web gunean aurki daiteke. 

Erlazionatuak

Jose Angel Iturralde, Imozko alkatea

Euskalerria Irratia 2016 mai 16 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!