Euskara eta mendizaletasuna elkarrekin, Oinez Gailurrera

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 19a, 13:54

Oinez Gailurra Viana-Lodosa. Horixe aurten bi herri horietako ikastolek aurkeztu dutena. 18 gailur edo ibilbide prestatu dituzte oinez zein bizikletaz osatzeko.

Bigarren urtez Oinez Gailurra antolatuko dute Nafarroa Oinez jaiaren festaren harira. Mendizaletasuna eta euskara uztartzen duen ekimena da. Oraingo honetan Oinez Gailurra Viana-Lodosa proiektua aurkeztu dute. 18 gailur edo ibilbide prestatu dituzte oinez zein bizikletaz osatzeko.

Erriberako ingurumena ezagutzeko aukera ere eskaini nahi dute egitasmo honekin. Joar Mendia, Kodes eta Cantabria mendikateak, Costalera, Leon Dormido, Peñalta. Horiek dira aukeretako batzuk. Familian egiteko edo teknikoagoak direnak. Xedea, euskara munduko edozien gailurrera eramatea da.

Oinezgailurra.eus webgunearen bidez eskuratu daiteke informazio guztia. Gailurrak babesteko deia egin dute Vianako eta Lodosako arduradunek. Horretarako, internet bidezko weborrian egin behar da.

Gogorarazi dute, Oinez jai handia urriaren 16an izanen dela eta lehen aldiz bi ikastolen esku ari direla antolatzen, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!